Eguraldia lagun izan dute gaur Berrobiko haurrek inauterietako jaialdian. Eskolako haur guztiek dantza eta antzerki ezberdinak egin dituzte, plazara gerturatu diren gurasoen gozamenerako. Euskal dantza, zirkuko ariketa ezberdinak eta ipotxen dantzak antzeztu dituzte, besteak beste.