Inauteriak sakonago ezagutzeko emakumeen topaketa egingo dute Berrobin

Ataria 2023ko otsailaren 13a

Ezagutza-jolasak eta eskulanak egingo dituzte asteazkenean, Etxolan. Ester Poveda aktoreak zuzenduko du, eta sarrera doakoa izango da.

Hemen dira inauteriak, eta festarako prestatzen hasiak dira dagoeneko Berrobin. Horretarako, emakumeen topaketa antolatu dute asteazkenean, Etxolan. 17:00etan hasita, ezagutza-jolasak egingo dituzte. Txoko desberdinetara bidaiatuko dute, Euskal Herriko inauteriak sakonago ezagutuz. Ondoren, 17:45etan, inauterietako orratz apaingarriak prestatzeko eskulanak egingo dituzte. Topaketa Ester Poveda aktoreak zuzenduko du, eta sarrera doakoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!