Berrobin izan da zer ikusi

Leyre Carrasco 2022ko abenduaren 18a

Gabonetako Azoka berezia egin dute goizean Berrobiko plazan. Askotariko produktuak erosteko aukera izan da, baita tripa betetzeko ere.

Eguraldia lagun izan dute gaurkoan Berrobin, eta giro ederrean ospatu dute goizean Gabonetako Azoka plazan. Bertan bildu diren postuetan izan da zer ikusi, zer dastatu eta zer erosi. Herriko eta inguruko baserritarren produktuak eta artisauen lanak izan dira eskuragai, eta gose zegoena tripa betetzeko aukera ere izan du talo postuan. Umeentzako xaboi tailerra eta zuzeneko musika ere izan dute goiz osoan zehar.

Arratsaldeko 18:00etan berriz, helduentzako ipuin kontalaria egongo da Etxolan, Maider Alcelayren 'Emen kemen'.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!