Berrobiko jaiak 2022

Dantzan, abesten eta jolasean igaro dute goiza Berrobin

Leyre Carrasco 2022ko azaroaren 27a

'Dantzatu eta abestu' emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute goizean Berrobiko gaztetxoek, Lorea Intxausti, Asier Burguete eta Joanes Echeveste aktoreen parte hartzearekin.

San Andres jaiak ari dira ospatzen Berrobin, eta aurtengo programan ere kultur ekimenek ez dute hutsik egin. Goizean 'Dantzatu eta abestu' emanaldia izan da herriko gaztetxoentzat. Hala ere, helduek ere beraiekin batera emanaldiaz gozatu dute, eta giro ederra sortu da herriko plazan. Dantzan, abesten eta jolasean igaro dute goiza guztiek, Lorea Intxausti, Asier Burguete eta Joanes Echeveste aktoreekin batera. 

Emanaldiaren ostean, txakolin eta gazta dastaketa egin dute, Joxe Mendizabalek alaiturik. Arratsaldean ere festak ez du etenik izango, eta 18:00ak aldera, taloak jateko aukera izango da ostatuan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!