Izena eman daiteke Berrobiko Frontenis Txapelketan

Ataria 2022ko urriaren 27a

Berrobiko XXX. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketan izena emateko aukera zabalik dago. Azaroaren 9a izango da horretarako azken eguna.

Izena emateko herriko Iriarte jatetxean edo ibinkirolkluba@gmail.com helbidean egin daiteke. Pertsona bakoitzeko bost euro ordainduko da, eta lau maila izango dira: mutiletan banaka eta binaka, nesketan binaka eta mistoa binaka. Izena ematerakoan, izena eta abizenak emateaz gain, parte hartu nahi den maila zehaztu eta telefono zenbaki bat utzi behar da. Partiden zozketak azaroaren 10ean egingo dira, eta zozketen emaitzak azaroaren 16an izango dira ikusgai Izagirrefrontenistxapelketa.eus webgunean. Azaroaren 19, 20, 26 eta 27an jokatuko da txapelketa, eta finalak abenduaren 3an izango dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!