Urriko kultur agenda prestatu dute Berrobin

Ataria 2022ko urriaren 17a

'Hystherria' antzezlanarekin ekingo diote kultur agendari ostiral honetan; emakumeen topaketa, 'Amaraun' ikuskizuna eta Gau Beltza izango dituzte, besteak beste, datozen asteetan.

Urriko kultur agenda prestatu dute Berrobiko Udalak eta Ekintza guraso elkarteak elkarlanean, datozen asteburuetarako. Ostiralean, 19:00etan, Hystherria antzerki obra ikusteko aukera izango da Etxolan.

Urriaren 26an, emakumeen topaketekin jarraituko dute. Oraingoan, afrika, emakumea eta dantza uztartuko dituzte, eta Etxolan elkartzeko deia egin dute, 18:00etan. Urriaren 30ean, Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagaren Amaraun ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. 18:30ean izango da, pilotalekuan.

Azkenik, urriaren 31n Gau Beltza ospatuko dute. 18:30ean Gau Beltzeko ipuinak kontatuko dituzte, eta ondoren gaztainak jateko tartea hartuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!