42 urteko berrobitarra hil da nekazaritza ustiategi batean

Ataria 2022ko urriaren 2a

Ustiategian lan egiten zuen eta oreinei jaten ematen ari zenean, horietako bat oldartu eta adarkaden ondorioz hil da.

42 urteko gizon bat hil da Nafarroako Muniain udalerrian. 11:30ak aldera gertatu da, lan egiten zuen nekazaritza ustiategian. Antza, animaliei jaten ematen ari zen gizonezkoa, orein bat oldartu egin zaionean, eta haren adarkaden ondorioz hil da. EITB-k adierazi duenez, berrobitarra da hildako gizonezkoa.

Foruzaingoa, anbulantzia bat eta helikoptero bat bertaratu dira, Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, eta langilea berpizten saiatu diren arren, bertan hil da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!