Berrobiko jaiak 2022

Meza nagusiaren osteko dantza

Leyre Carrasco 2022ko abuztuaren 28a

San Agustin festetako azken eguna ari dira ospatzen Berrobin, eta tradizioari tiraka, herriko dantzariek elizako atarian dantza eskaini diete herritarrei, alkateari eta zinegotziari.

Ohiturak mantenduz, San Agustin festetako azken egunean egiten duten meza nagusiaren ostean, elizako atarian dantzatu dute Libe Tolosa, June Ugartemendia eta Olaia Etxenagusia dantzariek. Doinuak jartzeko ardura herriko Izarne Garmendiak trikitiarekin eta Gurutze Agirretxek panderoarekin izan dute. Elizatik irten diren herritarrek ilusioz eta pozez disfrutatu dute dantzarien agurra, baita David De Miguel alkateak eta Aritz Alcain zinegotziak ere. Dantzaren ostean, pentatloia egin dute plazan.

Gaur amaituko dira San Agustin jaiak baina izango dute zer ospatu gaurkoan ere. Ikusi egitarau osoa hemen.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!