Berrobiko jaiak 2022

Bertsoak eta paellak, koktel berean

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko abuztuaren 27a

Bide Ona Elkarteak antolatuta, eta Iriarte jatetxearen laguntzarekin, bertso koktel saioa egin dute Berrobiko San Agustin festetan;

Goizeko 11:00etatik abian jarri dira Berrobin, kuadrillen eguna ospatzeko. Villabonako Besamotza konpartsako erraldoi eta buruhandien kalejira izan da lehenik, eta eguerdian, bertso koktel saioa egin dute plazan. Librean aritu dira Sebastian Lizaso eta Iban Urdangarin bertsolariak. Bertsoak entzun bitartean, bertaratu direnek koktelak dastatzeko aukera izan dute, Iriarte jatetxearen eskutik.

Bertsolarien saioa bukatzerako, kuadrillak eskolako patioan zeuden, paellak prestatzen. Orain, horiek dastatzen ari dira, herri jolasetarako indarrak biltzeko. 18:00etan izango dira, eta lau talde egingo dituzte, bakoitza kolore batekoa. Jolasak taldeka, erreleboka edota denbora konkretu batekin izango dira. "Ondo pasatzeko jolasak dira, barre egitekoak, abilezia berezirik behar ez dutenak. Sorpresa asko izango ditu jarduerak, eta ikuslearen parte hartzeak ere izango du garrantzia", aurreratu zuten antolatzaileek.

Hona hemen arratsalderako egitaraua:

  • 18:00. Herri jolasak.
  • 23:00. Kilimak taldea.
  • Ondoren. DJ Andoni.

Erlazionatuak

Lizaso eta Urdangarin, bertsotan

Josu Artutxa Dorronsoro 2022 abu 27 Berrobi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!