2014an egin zuten azken aldiz Berrobiko herritarrek festetako futbito txapelketa, herriko gazteak ekintzak egitea bultzatzeko helburuarekin. Bada, lortu dute. Bi mailatan banatuta, 8 taldek hartu dute parte lehiaketan. Batetik, gazteen mailan, Laguntxoak taldea izan da garailea. Aurkariei ia aukerarik eman gabe, bi partidak erraz irabazi dituzte. Bestetik, helduen mailan, gauzak estuago egon dira. Gainontzekoak eta Balentzianon Txerriak taldeak sailkatu dira finalera. Finala luze joan da; 10 minutuko bi zati jokatu dituzte, eta banako berdinketarekin amaitu da arauzko denbora. Azkenean, penaltietan erabaki da garailea, eta txapeldun izan den taldeak bost jaurtiketak sartu ditu.
Behin futbito txapelketa amaitutakoan, merienda herrikoia egin dute, eta afari herrikoiaren aurretik, Eingo taldea aritu da herriko kaleak musikaz girotzen. Gauerdian erromeria izango dute, Iratzar taldearekin. Bihar ere festa giroan murgilduko dira berrobitarrak, eta kuadrillen eguna ospatuko dute:
Abuztuak 27, larunbata:
- 11:00. Villabonako Besamotza konpartsako erraldoiak eta buruhandiak.
- 12:30. Bertso koktel saioa.
- 14:00. Kuadrillen arteko paella jatea.
- 18:00. Herri jolasak.
- 23:00. Kilimak taldea.
- Ondoren. DJ Andoni.