Futbito txapelketan izena emateko aukera dago oraindik

Ataria 2022ko uztailaren 12a

Uztailaren 15a izango da azken eguna Berrobiko festetan egingo den futbito txapelketarako izena emateko.

Berrobiko festetarako futbito txapelketa antolatu du Ibin kirol klubak, eta uztailaren 15era arteko epea dago izena emateko. Partidak festetako ostiralean jokatuko dira, eta partida bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du. Taldeak gutxienez bost pertsonakoak izan beharko dute eta nahi adina aldaketa egin ahal izango dira.

Bi kategoria banatu dituzte: batetik, 15 eta 20 urte artekoak, eta, bestetik, 20 urtetik gorakoak. Izena ematerako garaian kategoria zehaztu beharko da eta baita taldearen izena eta partaideen izen-abizenak ere. Sare sozialen bidez zabaldu duten QR kodea erabiliz eman daiteke izena, edo bestela Ibin kirol klubeko norbaiti esanda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!