Azokak girotu du goiza Berrobin

Leyre Carrasco 2022ko maiatzaren 22a

Kulturaldiko egitarauaren barnean egin dute bederatzigarrengoz udaberriko azoka. Mota askotako artisau produktuak nahiz jakiak egon dira bertan eta jende ugari ibili da postuz postu.

Garagardo artisaua, bertako barazkiak, animaliak, Nafarroako oliba olioa, eztia, kosmetika naturala, bitxiak, arropa diseinatzaileak, ardi eta ahuntz gazta, ogi ekologikoa, zeramika, egur tailak, kontserbak... mota askotako artisau produktuak nahiz jakiak erosteko aukera egon da goizean Berrobin. Hain zuzen, IX. Udaberriko Azoka ospatu dute, eta 15 ekoizle baino gehiagok parte hartu dute aurtengoan. Eguna borobiltzeko, herriko dantza taldeak emanaldia eskainiko du 17:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!