Urteurrena, mendian eta astoekin

Ataria 2022ko martxoaren 26a

Berrobiko Ibin Kirol Klubak bost urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko mendi irteera egin dute goizean.

Bost urteko ibilbidea ospatzeko mendian barrena ibilbide bat egin dute berrobitarrek, Ibin Kirol Klubak antolatuta. Bidean lagun berriak izan dituzte, Astotrek proiektuko Meski eta Jai astoak hain zuzen. Tartean, hamaiketakoa egiteko geldialdia ere egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!