Ibin Kirol Klubaren 5. urteurrena ospatuko dute larunbatean

Ataria 2022ko martxoaren 22a

Urteurrena ospatzeko, mendi ibilaldia eta hamaiketakoa prestatu dituzte; 08:30ean herriko plazan elkartzeko deia egin dute.

Bost urte bete ditu Berrobiko Ibin Kirol Klubak, eta urteurrena ospatzeko irteera bat antolatu dute. Larunbatean izango da, 08:30ean plazatik abiatuta. Berrobitik atera eta Olantze eta Elduain bisitatuta berriro ere Berrobira bueltatuko dira. Antolatzaileek esan dutenez, harrentzat zein helduentzat moduko ibilaldia izango da, eta Astotrek proiektuko Meski eta Jai astoak izango dituzte bidelagun. Hamaiketakoa ere izango da, Ibin Kirol Klubaren kontu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!