Gerra Ukrainan

Ukrainako errefuxiatuei laguntzeko bilketa egingo du udalak

Ataria 2022ko martxoaren 3a

Berrobiko Udalak materiala bilduko du gaur eta bihar eta Ukraina-Euskadi elkarteari emango dio.

Berrobiko Udalak esan du dohaintza bat egingo diola Ukraina-Euskadi elkarteari ukrainarrei eta errefuxiatuei bidaltzeko. Elikagaiak, neguko arropa, norberaren garbiketarako materiala, pixoihalak, osasun materiala eta linternak, pilak zein kandelak bildu nahi dituzte gaur eta bihar artean.

Gaur udalean eta liburutegian utzi ahalko da materiala 20:00ak arte eta baita Iturriza dendan 09:00etatik 14:30era, eta 17:0e0tatik 19:00etara. Bihar ordutegi berean utzi ahalko da materiala Iturrizan, eta 09:30etik 14:00etara udalean edo liburutegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!