Abendu erdira bitartean udazkeneko kulturaldia ospatuko dute Berrobin

Ataria 2021eko azaroaren 25a

Hurrengo egunetan sanandresak ospatuko dituzte, pintxopote, merienda, talo, musika eta bakarrizketarekin; abenduaren 10era bitarte jarduera gehiago prestatu dituzte.

Berrobin udazkeneko kulturaldia ari dira ospatzen. Datozen egunetan, sanandresak izango dituzte, baina kulturaldian aitzakia gehiago ere hartu dituzte egitaraua osatzerakoan, besteak beste, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna edota Euskararen Nazioarteko Eguna. Abenduaren 10era bitartean, beraz, jarduera ezberdinez gozatzeko aukera izango dute herrian.

Herenegun, esaterako, ahalduntze tailerra egin zuten, Txalo Talo taldearen eskutik, eta atzo, berriz, eboluzioa eta nortasunaren garapenaren inguruko ikastaroa egin zuten. Bihartik aurrera, sanandresak ospatuko dituzte eta hasiera pintxopotearekin emango diote. Bien bitartean, Matraka elektrotxarangak alaituko ditu Berrobiko kaleak.

Egitaraua prestatzen, Euskara batzordea, Ibin Kirol Kluba, Guraso Elkartea, Txalo-Talo taldea, eta Berrobiko Udala aritu dira elkarlanean.

Egitaraua

  • Abenduaren 21a bitarte
    Erakusketa. Herria argazki erakusketa, udaletxean. Goizez egunero irekita eta arratsaldez astearte eta ostegunetan.
  • Azaroak 26, ostirala
    19:00-21:00. Pintxopotea Matraka elektrotxarangarekin.
  • Azaroak 27, larunbata
    Frontenis txapelketa. Herriko frontoian.
    18:00. Merienda eta ondoren Minidiskoa gazteentzako, gaztetxean.
  • Azaroak 28, igandea
    Frontenis txapelketa. Herriko frontoian.
    Arratsaldean. Bakarrizketa enpatikoa Unai Ormaetxea umoregileraren eskutik.
    Ondoren. Talo jatea Etxolan.
  • Abenduak 3, ostirala. Euskararen Nazioarteko Eguna.
    17:00. Altxorraren bila.
    18:00. Txokolate beroa.
    18:30-20:30. Bertso poteoa.
  • Abenduak 4, larunbata
    Frontenis txapelketako finala. Herriko frontoian.
  • Abenduak 10, ostirala
    18:30. Zuloak antzezlana, Pasaiako Badia eskolako Zaskanduri taldearen eskutik, sexu heziketaren inguruan hausnartzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!