Aritz Alcainek Berrobiko zinegotzi kargua hartu du

Ataria 2021eko urriaren 15a

Lanerako prest agertu da zinegotzi berria eta "proiektu sozialistarekin konprometituta eta ilusioz" dagoela aitortu du; Miren Lorea Lanaren kargua hartu du.

Berrobiko Udaleko zinegotzi kargua bere gain hartu zuen Aritz Alcainek, atzo eguerdian egindako osoko bilkuran, Miren Loreak egitekoari "arrazoi pertsonalengatik" uko egin ondoren. Ohar baten bidez, David De Miguel Berrobiko alkateak ongietorria eman dio zinegotzi berriari, eta bere konpromisoa eta lankidetza eskertu ditu.

Alcainek esan du lan egingo duela eta bere ezagutza emango diola bere erantzukizun berriari. Aitortu du erronka garrantzitsua dela, aldez aurretik zinegotzi moduan eskarmenturik ez duela, baina bere esperientzia profesionala lagungarria izan daitekeela "pandemiaren ondorioz bizitzea egokitu zaigun denbora zail hau aurre egiteko". Hori horrela, "proiektu sozialistarekin konprometituta eta ilusioz" hartu bere gain zinegotzi kargua.

Aritz Alcain Andoaingoa da, 1985ean jaioa. Eraikuntza proiektuen garapen eta aplikazioko goi mailako teknikaria da, eta mekanizazio bidezko produkzioko mailako teknikaria ere bada. 2009tik 2021era bitarte marketin eta lizitazio publikoetako teknikari gisa egin du lan mugikortasunaren eta ingeniaritzaren sektoreko multinazional batean, eta egun, Arartekoaren bulegoetan egiten du lan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!