Parte hartze handia Berrobiran

Ataria 2021eko urriaren 2a

Berrobiko Ibin Kirol Kluba pozik agertu da Berrobira lasterketak jaso duen erantzunarekin. 67 haur eta gaztek hartu dute parte, eta 70 helduk.

Ibin Kirol Klubak hemezortzigarren aldiz antolatu du Berrobira, eta taldeko Garazi Goenaga eta Oihane Bergara pozik azaldu dira parte hartzearekin eta sortu den giroarekin. "Inoiz baino parte hartze handiagoa izan dugu eta herrian oso giro polita sortu da, oso pozik gaude", esan dute. Herritar askoren laguntza jaso dute guztia antolatzeko, eta hori eskertu nahi izan dute ere.

Gizonezkoetan Alegiako Ander Garin Izagirre izan da azkarrena, Orioko Iñigo Exposito Murillok bigarren egin du eta Sathya Paz Martikorena zestoarra izan da hirugarrena. Emakumezkoetan Andoaingo Maialen Gurrutxaga Perez izan da lehena, Tolosako Enara Agote Uranga bigarrena eta Anoetako Iosune Alberdi Urrutia hirugarren. Herriko azkarrena Jon Altuna Mendizabal izan da. Sailkapen guztia hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!