Berrobira Krosa urriaren 2an egingo da

Ataria 2021eko irailaren 24a

Berez proba irailaren 18an egitekoa zen, baina antolakuntzatik atzeratzea erabaki zuten, desagertuta zegoen herritarraren bilaketa lanetan zebiltzalako berrobitarrak. 

Ibin Kirol Klubak antolatzen du Berrobira Krosa, aurten 18. ediziora iritsiko dena. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurretik izena emanda zeudenei, mantendu egingo zaie plaza, eta norbaitek ezin badu urriaren 2an parte hartu, dirua bueltatuko zaie. Dagoeneko 53 korrikalarik eman dute izena. Oraindik izena eman gabe dagoenak aukera du Herrikrosa.eus helbidean sartu eta bertan emateko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!