Asteartetik desagertuta zegoen pertsona aurkitu dute

Ataria 2021eko irailaren 20a

Ertzaintzak jakinarazi duenez, onik aurkitu dute gizonezkoa, gaur, 15:00ak aldera.

Asteartean ikusi zuten azken aldiz Berrobiko 33 urteko gizonezkoa eta gaur aurkitu dute. Segurtasun sailak esan du pertsona batek aurkitu duela Andoain eta Leitza arteko herri bide batean, 15:00ak aldera. Gurutze Gorriko kideek Andoaingo anbulatoriora eraman dute onik.

Larunbat arratsaldean aurkitu zuten bere motorra eta motxila mendian eta ordutik bere bila aritu dira larrialdi zerbitzukoetako kideak zein boluntarioak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!