Berrobin desagertutako gizonaren bilaketarekin jarraitzen dute

Ataria 2021eko irailaren 20a

Larrialdi zerbitzuetako kideak Berrobin asteartean desagertutako gizonezkoaren bila dabiltza. Larunbatean aurkitu zituzten motorra eta motxila, eta inguru horretan ari dira bila, baina oraindik ez dute aurkitu.

Asteartean ikusi zuten azken aldiz Berrobiko 33 urteko gizonezkoa. Ordutik larrialdi zerbitzuetako kideak ari dira bere bila, baina ez dute topatu. Segurtasun Saileko teknikari batek koordinatzen du bilaketa eta horretan ari dira Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko sekzioa, helikoptero bat, Euskadiko Salbamendu Txakurren taldea, Gurutze Gorriko kideak, Gipuzkoako suhiltzaileak eta Herri Babeserako kideak,  besteak beste. Horiekin batera aritu dira ere hainbat herritar, baina motxila eta motorra aurkitu dituzten lekuan ari dira orain, eta inguruaren ezaugarriak ikusita, momentu honetan larrialdietako zerbitzuetakoak bakarrik ari dira bertan.

Goizeko lehen orduan hasi dira gaur ere, bilaketa lanetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!