Berriro hasi dituzte desagertuta dagoen pertsona bilatzeko lanak Berrobin

Ataria 2021eko irailaren 18a

Iturria: Segurtasun saila

Asteartetik desagertuta dagoen Berrobiko 33 urteko gaztearen bila jarraitzen dute. Gaur, larunbata, 09:00etan hasi dituzte berriro ere lanak.

Asteartean desagertu zen Berrobiko Xabier Alberdi Irastorza 33 urteko gizonezkoa eta ordutik bere bila dabiltza. Segurtasun saileko larrialdiei aurre egiteko teknikari bat ari da baliabide guztiak kontrolatzen Berrobiko pilotalekuan. Bilaketara boluntario joan nahi duena frontoira agertu dadila eskatu dute.

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak parte hartzen du dispositiboan, baita Ertzainorrek eta Ertzaintzako helikoptero batek ere. Haiekin batera Euskadiko Salbamendu Txakurraren Taldea, Gurutze Gorriko baliabideak, DYA, Gipuzkoako suhiltzaileak, Tolosako ertzain etxeko landa patruila bat eta inguruko 50 bolondres baino gehiago ere ari dira bilaketa lanetan. Ertzaintzak azaldu duenez, Berrobi udalerriaren inguruko bideak eta mendialdea dira bilaketa eremuaren ardatzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!