Asteartean desagertu zen Berrobiko Xabier Alberdi Irastorza 33 urteko gizonezkoa eta ordutik bere bila dabiltza. Laguntza eskatu dute eta esan dute motoarekin atera zela buelta bat ematera jertse urdin bat eta lanerako erabiltzen diren galtza urdin batzuk jantzita zituela.
