Berrobiko gaztearen bila jarraitzen dute larrialdi zerbitzuek

Ataria 2021eko irailaren 16a

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek gaur goizean ekin diote asteartetik desagertuta dagoen Berrobiko gaztea bilatzeko lanei.

Goizeko lehen orduan berriz ekin diote Berrobi inguruan asteartetik desagertuta dagoen 33 urteko gaztea bilatzeko lanei, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea ari dira parte hartzen dispositiboan, Mendiko eta Uretako esku hartzeetako sekzioekin, eta Ertzainorrek, berriz, Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatuko du, eguraldiak ahalbidetzen badu. Euskadiko Salbamendu Txakurraren Taldea, Gurutze Gorriko baliabideak, DYA eta Gipuzkoako suhiltzaileak, Tolosako ertzain etxeko landa patruila bat eta inguruko 50 boluntario baino gehiago ere ari dira bilaketa lanetan.

Segurtasun sailak azaldu duenez, Berrobi inguruko bideetan eta baso eremuan ari dira bilaketa egiten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!