Pilota partidak jokatu dituzte Urreburu frontoian

Leyre Carrasco 2021ko abu. 29a, 14:54

Zubiria Urbietaren aurka aritu da lehenik, eta Titin III.ak eta Urruzolak aurkari izan dituzte Urbieta III.a eta Aizpurua ondoren.

Astebururako Berrobin antolatuta zeuden ekintzen artean, pilotak ere bere tartea izan du programazioaren barruan. Hain zuzen, gaur 12:00etatik aurrera sei pilotari aritu dira lehian Urreburu frontoian.

Zubiria Urbietaren aurka aritu da buruz buru lehenik. Biak ala biak borrokan ibili badira ere, azkenean, Urbieta izan da garaile (18-22). Horren ostera, Urbieta III.a eta Aizpuruak aurkari izan dituzte Urruzola eta, pilota munduan nagusi den Titin III.a. Pilotariak ez ezik, Urreburu frontoira bertaratu diren herritarrak partidaz aski gozatu dute. Azkenean, Urbieta III.a eta Aizpurua nagusitu dira (19-22).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!