Hainbat herritar bildu dira gaur goizean antolatuta zeuden ekintzez gozatzeko. Hala ere, herriko gazteak izan dira gaurko protagonista nagusiak, goiz osoan zehar puzgarrietan izerditu eta ur jokoetan freskatzeko aukera izan baitute.
Argazki estudio ibiltaria ere izan da bertan, eta egun guztian zehar Berrobin ibiliko da herritarren erretratuak eta familia argazkiak egiten.