Argazki lehiaketa abiatu dute Berrobin

Ataria 2021eko ekainaren 4a

Ekainaren 6a baino lehen bidali beharko dira argazkiak; kategoria bakoitzean 3 sari banatuko dira.

Argazki lehiaketa martxan da Berrobin. Aurten, lehen sektorea izango dute gaia, zehazki, nekazaritza, abeltzantza edota basogintza. Bi kategoriatan banatu dute lehiaketa: gazteen kategorian 14 urte artekoek hartuko dute parte eta hortik gorakoek helduen kategorian lehiatu beharko dute. Parte hartzaile bakoitzak 3 argazki bidali beharko ditu argazkiaren izenburua, egilearen adina eta izen abizenak jarrita.

Argazkiak bidaletzeko azken eguna ekainaren 6an izango da, eta liburutegia@hotmail.com helbidera bidali beharko dira. Antolatzaileek esan dutenez, argazkiak argazki kamerarekin egitea hobesten da.

Argazki guztiak liburutegian jarriko dituzte ikusgai ekainaren 8tik aurrera. Kategoria bakoitzean hiruna sari banatuko dituzte, eta sari banaketa ekainaren 15ean izango da, 18:30ean, liburutegian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!