Kazetaritzaz, Berrobiko eskolan

Ataria 2021eko maiatzaren 12a

Irati Saizar Artola TOLOSALDEKO ATARIA-ko kazetaria Berrobiko eskolan izan zen pasa den astean LH5 eta LH6ko ikasleekin. Kazetaritzaren eta ATARIA-ren inguruan aritu ziren lehenik eta ondoren, Ataria irratian zuzeneko saioa egin zuten. Pandemia dela eta ATARIA-k ikasturte honetan ezin izan du Erakutsiz Ikasi proiektua gauzatu eta pozik hartu du Tolosaldeko komunikazio taldearen jardunaz eta kazetaritzaz hitz egiteko jasotako gonbita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!