Ester Povedaren 'El espacio indecente' ikuskizuna, asteburuan

Ataria 2021eko apirilaren 28a

Maiatzaren 1ean eta 2an izango dira emanaldiak, Berrobiko gaztetxean. Egun bakoitzean hiruna emanaldi eskainiko ditu, eta aurrez, sarrerak erreserbatu beharko dira.

Ester Poveda aktorearen El espacio indecente mikro antzerkia ikusteko aukera izango da, asteburu honetan, Berrobiko gaztetxean. Larunbatean eta igandean hiruna saio eskainiko ditu; larunbatean, 19:00etan, 19:30ean eta 20:00etan, eta igandean, 18:00etan, 18:30ean eta 19:00etan.

Sarrerak Whatsapp bidez erreserbatu beharko dira, 658 746 364 zenbakira mezu bat bidalita, eguna eta ordua zehaztuz. Sartzeko hiru euro ordaindu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!