Dolua egiten laguntzeko, gereziondo bat landatuko dute, bihar, Berrobin

Ataria 2021eko apirilaren 27a

Porrotx eta Marimototsek eramandako gereziondoa landatuko dute, bihar, 17:00etan, Berrobin, modu batera edo bestera ondoan ez dauden horiengatik.

Neguan Porrotx eta Marimototsen bisita izan zuten Berrobin, eta Amaren intxaurrak izeneko ipuina kontatu zieten herritarrei. Ipuinarekin batera, gereziondo bat oparitu zieten, ondoren zuhaitzaren landaketa egiteko. "Gure bihotzetan gordeta ditugun baino modu batera edo bestera galdu ditugun guztien omenez" egingo dute landaketa, bihar, 17:00etan, plazan eta errekaren ertzeko parkean. 

Dolua egiten lagundu, maite ditugunengan pentsatzeko tarte bat hartu eta herritar bezala indarra hartzeko aukera izango dela zehaztu du Berrobiko Udalak. Adin guztietako herritarrei egongo da zuzenduta ekitaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!