2021/03/13 - 2021/03/14 19:00
Larunbatean eta igandean, Txalo Talo taldeko zuzendaria den Ester Povedak La otra historiamikro antzerkia aurkeztuko du Berrobiko gaztetxean. Toti Martinez de Lezea idazlearen testuan oinarritutako lan laburra da. Egun banatan, larunbatean zein igandean, launa pase egingo ditu. Larunbatean 19:00etan izango da lehen emanaldia, eta ordu erdiro antzeztuko du; azken saioa, 20:30ean izango da. Igandean, berriz, 18:00etan hasi eta azken saioa 19:30ean izango da. Edukiera mugatua izango denez, aurrez sarrerak erreserbatzeko deia egin dute. 658 764 634 zenbakira whatsapp bat bidali beharko du. Sarrerak 3 euroko kostua izango du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?