Bi antzezlan ikusteko aukera izango da asteburuan Berrobin

Ataria 2021eko martxoaren 11

Ipuinak aldatzen eta La otra historia antzezlanak aurkeztuko dituzte; bihar izango da lehena ikusteko aukera, eta larunbat edota igandean bigarrena.

Asteburu osoan zehar antzerkiaz gozatzeko aukera izango da Berrobin, izan ere, bi antzerki obra aurkeztuko dira. Bihar, Txalo Talo antzerki taldeak Ipuinak aldatzen lana antzeztuko du eskolako haurrei zuzenduta Etxolan. Bi saio izango dira, 17:00etan txikienentzat, eta 18:15ean gainontzekoentzat. Antzezlan horretako aktoreak Ester Poveda, Arantzazu Rodas eta Aloña Izagirre herritarrak izango dira.

Larunbatean eta igandean, Txalo Talo taldeko zuzendaria den Ester Povedak La otra historia mikro antzerkia aurkeztuko du Berrobiko gaztetxean. Toti Martinez de Lezea idazlearen testuan oinarritutako lan laburra da. Egun banatan, larunbatean zein igandean, launa pase egingo ditu. Larunbatean 19:00etan izango da lehen emanaldia, eta ordu erdiro antzeztuko du; azken saioa, 20:30ean izango da. Igandean, berriz, 18:00etan hasi eta azken saioa 19:30ean izango da. Edukiera mugatua izango denez, aurrez sarrerak erreserbatzeko deia egin dute. 658 764 634 zenbakira whatsapp bat bidali beharko du. Sarrerak 3 euroko kostua izango du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!