Bihar banatuko dituzte literatura eta argazki rallyko sariak

Ataria 2020ko ekainaren 24a

Konfinamendua arintzeko asmotan Literatur lehiaketa eta Argazki Rallya antolatu zituzten Berrobin. Behin konfinamendua arintzen hasita sariak banatzeko tartea hartu nahi izan dute. Bihar bertan egingo dute bi lehiaketetako sari banaketa liburutegian. Literatur lehiaketan zazpi herritarrek hartu dute parte, eta 16 izan dira Argazki Rallyan parte hartu duten herritarrak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!