Txapelak banatu dituzte

Ataria 2019ko abenduaren 3a

Ion Ander Izagirre XXVIII. Frontenis Txapelketaren finalak egin ziren larunbatean.

Ion Ander Izagirre XXVIII. Frontenis Txapelketaren finalak jokatu ziren larunbatean Berrobiko frontoian. Lehen partida binakako mutilena izan zen eta Erik Sagastume eta Mikel Goitiak 30-14 irabazi zioten Aitor Erauskin eta Julen Apeztegiari. 

Ondoren txapelketa mistoa jokatu zuten, eta Nagore Lizardi eta Niko Artola izan ziren irabazleak, 30-25 gailenduz Xabi Zubiria eta Mireia Lezeari. Binakako nesken txapelketan, Aran Rodas eta Mireia Lezeak 30-17 irabazi zioten Enara Lasarte eta Itziarri. Azken finala mutilena banaka izan zen eta hor txapelduna Niko Artola izan zen, bigarren txapela jantziz, Xabier Zubiriari 30-28 irabazi eta gero.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!