San Andres jaiak gainean dituzte berrobitarrek

Ataria 2019ko aza. 29a, 10:34

Gaur hasi eta lau egunetan zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte, haur eta helduentzat. Bihar izango dute egunik bereziena, egun osorako egitasmoak antolatu dituzte.

Gaur arratsaldean hasiko dira San Andres jaiak. 19:30ean emango diote hasiera eta jarraian, pintxo-pote herrikoia egingo dute Zutik elektrotxaranga taldea lagun dutela.

Bihar, larunbatean, izango da jaien egun handia. Ohi den bezala mezaren ostean ogi-banaketa egingo dute. Ondoren, erretiratuentzako bazkaria prestatuko dute Iriarte jatetxean. Gazteek, ordu berean, gazte gunean bazkaria eta bertsoak entzuteko aukera izango dute Haritz Mujika eta Amaia Agirre bertsolarien eskutik.

Ekitaldi horietaz gain, Ester Povedaren eskutik, bakarrizketa saio antolatu dute. Hori amaitu ostean, diskoteka txiki bat jarriko dute ume txikientzat. Bertan parte hartu nahi dutenek mozorro eleganteak jantzi ditzatela animatu ditu udalak. Azkenik, DJ Andoniren emanaldia izango da.

Abenduaren 1ean, igandean, frontenis txapelketa hasiko da 9:00etan, Ibin kirol klubaren eskutik. Arratsaldean, Solastoki erretiratuen elkarteko tabernan aurpegiak margotzeko tailerra egingo dute haurrentzat. Horren jarraian, taloak dastatzeko aukera izango da, Izer eta Alabier trikitilariek giroa alaituta. 

Festen egitaraua amaitzeko, abenduren 3an, asteartean, Euskararen Eguna ospatuko dute. Ekitaldi hauek egingo dira: batetik, Berrobi Kantari taldearen emanaldia, aspaldiko eta gaur egungo kantak abestuz, eta bestetik, Galtzaundi euskara taldearen eskutik, euskarari buruzko mural erraldoia osatuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!