Begiraleak nahi ditu Berrobiko Ekintza guraso elkarteak

Ataria 2019ko azaroaren 28a

Guraso elkarteak antolatzen dituen ekintzetarako begiraleen lan poltsa osatu nahi dute. Eskatzen diren baldintzak begirale titulua izatea eta euskara maila altua edo C1 izatea dira. 

Berrobitarrek lehentasuna izango dute. Interesa dutenek bihar baino lehen curriculuma gurasoelkartea@berrobi.eskolatxikiak.eus helbidera bidali beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!