Berrobiko guraso elkarteak begiraleen lan poltsa osatu nahi du

Ataria 2019ko azaroaren 21a

Urtean zehar Ekintza guraso elkarteak antolatzen dituen ekintzetarako begiraleen lan poltsa bat osatu nahi dute; curriculumak bidaltzeko azken eguna azaroaren 29a izango da.

Urtean zehar ekintza desberdinak antolatu ohi ditu Ekintza guraso elkarteak. Besteak beste, Gabonetako, Aste Santuetako eta udako ludotekak, zaintza zerbitzuak eta beste. Horiek aurrera eraman ahal izateko begiraleen lan poltsa bat osatu nahi dute.

Honakoak dira eskatzen dituzten baldintzak: Begirale titula eta euskara maila altua izatea edo C1 maila. Alor horretan esperientzia izatea ere baloratuko dute, eta berrobitarrek lehentasuna izango dute.

Interesa dutenek, euren curriculumak gurasoelkartea@berrobi.eskolatxikiak.eus helbidera bidali beharko dituzte, azaroaren 29a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!