Regillaga eta Muñozek irabazi dute Berrobira

Irati Saizar Artola 2019ko irailaren 21a

52 lagunek hartu dute parte aurtengo Berrobiko herri krosean. Guztira 7,5 kilometro osatu behar izan dituzte Berrobiko kaleetan barrena.

Hamazazpigarrenez ospatu dute Berrobira, Ibin Kirol Klubak antolatuta. Lehenik haurren txanda izan da eta ondoren aritu dira lasterka helduak. Denera 52 lagunek hartu dute parte, eta horietatik 7 emakume iritsi dira helmugara. Irteera eman aurretik, aste honetan zendu den Ibon Gonzalez izan dute gogoan, eta jarraian, hasiera eman diote lasterketari.

Helmuga zeharkatzen gizonezko azkarrena Aitor Regillaga izan da, eta atzetik izan ditu Raul Gomez eta Gorka Gil. Emakumezkoetan, berriz, Maialen Muñozek eskuratu du lehen saria eta jarraian izan ditu Laiane Arrospide eta Naiara Zabala.

Berrobitarrak ere sarituak izan dira. Bi emakumek hartu dute parte eta Josune Alberdi nagusitu zaio Begoña Olamusuri. Gizonezkoetan, Ibai Madina izan da helmuga gurutzatu duen lehen berrobitarra, Jon Altuna bigarrena, eta Jon Alberdi hirugarrena.

 

Erlazionatuak

Berrobiri bira eman diote haurrek ere

Irati Saizar Artola 2019 ira 21 Berrobi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!