Berrobiko jaiak 2019

Zuriz jantzi da Berrobiko frontoia

Irati Urdalleta 2019ko irailaren 2a

Herriko gaztetxoen eta emakumeen nahiz gizonen partidak jokatu ziren atzo, Berrobiko frontoian.

Herriko festen barruan, pilota partidak izan ziren atzo goizeko ekintzetako bat. Herriko txikienen artean, Irati Carrera eta Oier Tejera 18 eta 16 nagusitu zitazizkien Ibai Tolosari eta Beñat Lizardiri. Bigarren partidan, Aitor Carrera eta Andoni Tejerak 18 eta 17 irabazi zieten Ametz Gorostidiri eta Oihan Fresnedari.

Maila nagusian, emakumeen partidan, Arteaga eta Mendizabal 22 eta 10 nagusitu ziren Aramendiren eta Otaegiren aurka. Gizonezkoen artidan, berriz, Urbieta eta Urruzolarentzat izan zen garaipena, Maiz eta Sarasa 13an utzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!