Berrobiko jaiak 2019

Jolasean igaro dute arratsaldea

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 29a

Herritar guztientzako jolasak eduki dituzte arratsaldean Berrobin. Ondoren, meriendatu egin dute.

Berrobiko festetako bigarren eguna da gaurkoa eta jolasteko baliatu dute arratsaldea. Ume ugari gerturatu da eskolako jolastokira eta txingekin, lokotxak biltzen eta sokatiran aritu dira, besteak beste. Proba bakoitza gainditu ondoren, kolore bateko eskumuturrekoa lortu dute eta behin guztiak gaindituta, saria jaso dute: merienda. Indarrak berreskuratuta, festan jarraituko dute Berrobin. Ikusi hemen egitarau osoa.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!