Berrobiko jaiak 2019

Jaiak hasteko, poniak eta zezenak

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 28a

Haur ugari elkartu da plazan, poni gainean ibiltzeko nahiz zezenei korrika ihes egiteko.

Haurrei zuzendutakoa izan da txupinazoaren ondorengo lehen ekintza. Plazan elkartu dira, eta Gorriti eta bere animaliekin ibiltzeko tartea izan dute. Batzuk ponien gainean zebiltzan bitartean, besteak astoak tiratutako gurdian ibili dira. Berrobiko txikiek beldurrik ez dutela ere erakutsi dute, zezenen aurretik korrika eginez. Ikusi festetako ekintza guztiak hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!