Berrobiko jaiak 2019

Eztanda egin du festak Berrobin

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 28a

Ibin Kirol Klubak bota du aurtengo txupinazoa. Ondoren, buruhandiak nahiz herriko umeek egindako erraldoiak atera dituzte.

10:30erako jaiei ongi etorria emateko prest zeuden udaletxeko balkoia nahiz ataria. Ibin Kirol Klubak izan du festa lehertzeko ardura. Azpimarratu dute, festak herritarrek herritarrentzat egindakoak izan direla. Eskerrak ere eman nahi izan dituzte. Batetik, laguntzaile eta antolatzaile guztiei denen artean taldean bikain lan egin baitute. herriko txikienak ere gogoan izan dituzte, beraien eskuetatik sortu baita aurtengo festetako berrikuntza nagusia: Kikili eta Kokolo erraldoiak. Festa lasaiak igarotzeko eta pasatu gabe ondo pasatzeko ere eskatu dute.

Behin suziria lehertuta, haurren momentua iritsi da. Izan ere, udaletxetik gozokiak bota dizkiete eta buruhandiak nahiz beraiek egindako erraldoiak atera dituzte herriko plazara.

Festak hasi baino ez dira egin. Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!