Pirinioetara irteera antolatu du Berrobiko Ibin Kirol Klubak

Ataria 2019ko uztailaren 10a

Asteburu honetarako badute plana berrobitarrek; bi egunetarako Pirinioetara joango dira. Larunbatean, 06:00etan aterako dira kotxez. Achar de Alanora igoko dira eta gaua Armaia aterpetxean pasako dute. Igandean, berriz, Pico Estribiella igotzea aurreikusi dute. Bi ibilbideak 15 kilometro ingurukoak dira. Adin txikikoak direnek arduradun batekin joan beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!