VIII. Udaberriko Azokaz gozatu dute Berrobin

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 19a

Artisau azokaz gain, arrano eta hontzekin argazkiak ateratzeko aukera egon da. Argazki rallyko eta literatur lehiaketako sariak ere bertan banatu dituzte.

Udaberriko girorik izan ez bada ere, VIII. Udaberriko Azoka egin dute Berrobin. Mota askotako artisau produktuak nahiz jakiak egon dira bertan eta jende ugari ibili da postuz postu. Arranoekin hegaldiak egitekoak baziren ere, eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan dituzte. Hala ere, hegazti horiekin argazkiak ateratzeko aukera egon da.

VI. argazki rallyko nahiz XVII. literatur lehiaketako sariak ere banatu dituzte. Lehenengoan, June eta Nora Jimenez izan dira txapeldunak. Literatur lehiaketari dagokionez, berriz, 45 parte hartzaile izan dira. LH1 eta LH2 mailan, Oier Altuna izan da irabazlea Animaliak eta ilargia lanarekin. Aipamena, berriz, Arane Rezolak Txokolate sorgindua ipuinarekin eta Ihintza Altunak Txoria eta txitarekin jaso dute. LH3 eta LH4 mailan, Txokolatezko etxeko borroka ipuinarekin, Ander Villegas izan da irabazlea. Aipamena, aldiz, Azelga txikiren abentura ipuinarekin, Ibaik jaso du. LH5 eta LH6 mailan, June Jimenez izan da garaile Ausarta ipuinarekin eta aipamena Naroa Agirretxerentzat izan da, Noraren ametsa ipuinarengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!