Crossfita ezagutzeko aukera Kulturaldian

Ataria 2019ko maiatzaren 11

Berrobitarrak hainbat egitasmo izaten ari dira maiatzean zehar, Kulturaldiaren barruan. Gaurkoan, crossfita ezagutu eta egiteko aukera izan dute.

Tolosa Crossfit izeneko gunean, Usabal industriagunean, egin dute saioa berrobitarrek. Bertako nagusietako bat da Mikel Perez Artola, eta berak azaldu duenez, "intentsitate handitan egiten diren mugimendu funtzionalak dira. Duen ezberdintasuna da intentsitate oso altutan egiten ditugula ariketak, eta batetik bestera pasatuz. Aerobikoki asko eskatzen duena da".

Iker Elustondo berrobitarra Tolosa Crossfiten hasi zen ireki zutenean. "Pertsonalki gustuko dut eta lagun batzuk bazuten kuriositatea probatzeko, eta Berrobin kirol kluba dugunez, aprobetxatu dugu saio bat egiteko eta jendeak ezagutzeko", esan du Elustondok. Hainbat ariketa mota ezberdina egin dituzte, tartean bizikletan, arraunean, kutxa bat igotzen, korrika egiten... Gustura aritu dira bertaratu diren berrobitarrak, eta izerdi pixka bat botatzeko aukera ere izan dute.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!