Kulturaz gozatzeko hilabetea izaten da maiatza, berrobitarrentzat. Egitarau oparoa osatu dute eta, datozen egunotan, hitzaldiak, kirol ekimenak, azoka eta beste izango dira.
Gaur bertan, 10:00etan, Berrobiko emakumeen arteko topaketa egingo dute udaletxeko ekitaldi areto nagusian, eta Karmele Gurrutxagak zuzenduko du saioa: «Geure buruarekin eta geure sustraiekin topatzeko gonbidapena da». Gaur egun emakume izateak suposatzen duena aztertuko dute.
EGITARAUA
Maiatzak 9, osteguna
10:00. Berrobiko emakumeen arteko topaketa: geure izatea ezagutzen.
Maiatzak 11, larunbata
11:00. Haurren pilota partidak.
14:30. Crosffit: mugimendu funtzionalen bidez intentsitate altuan egindako ariketak. Izen ematea: www.berrobibizia.eus.
Maiatzak 12, igandea
17:30. Haur eta helduen dantza emanaldia.
Maiatzak 15, asteazkena
17:30. Nola motibatu seme-alabak ikasketetan? Hizlaria: Idoia Apaolaza. Lekua: Udaleko ekitaldi areto nagusian.
Maiatzak 17, ostirala
19:00. Mendizaletasuna eta mendiari buruzko solasaldia. Non dago, non? Lekua: Begi-Urdin Gaztegunea.
21:00. San Isidro eguna ospatzeko afaria herriko baserritarrekin, Iriarte jatetxean (txartelak bertan salgai).
Maiatzak 18, larunbata
09:00. Berrobiko erreka garbitzeko auzolana. Ondoren hamaiketakoa.
Maiatzak 19, igandea
10:00-14:00. VIII.Udaberriko azoka: bertako produktuak, artisauak. saskigintza, literatura opari, karikaturak, pintxoak, musika, zozketa...
11:30. VI. Argazki Rally-ko sari banaketa.
12:00. Arranoen hegaldia eta erakustaldia.
13:00. XVII. Literatur lehiaketako sari banaketa.
Maiatzak 21, asteartea
17:00. Today we are teachers: haurren ingeles erakustaldia eta irakastaldia gurasoei. Lekua: Berrobiko eskolako psikomotrizitate gela.
Maiatzak 22, asteazkena
16:00. Jimnasia erritmikoko ikasleen emanaldia. lekua: Berrobiko eskolako psikomotrizitate gela.
Maiatzak 23, osteguna
19:00. Pin-pon eta dardo jolasak. Lekua: Begi-Urdin Gaztegunea.
Maiatzak 24, ostirala
22:00. Mendi-film emanaldia. Lekua: Begi-Urdin Gaztegunea. Sarrerak: Ordubete lehenago eskuragarri.
Maiatzak 25, larunbata
09:00. Mendi irteera Erroizpera.
Maiatzak 28, asteartea
16:45. Judoko ikasleen erakustaldia. Lekua: Berrobiko eskolako psikomotrizitate gela.
Maiatzak 30, osteguna
08:30. 'Gernika, infernuko barrika' jubilatuen irteera. Izen ematea: maiatzaren 20 eta 23 bitartean, 18:30etik 19:30era, Solastoki Elkartearen bulegoan (udal eraikineko beheko solairuan).
17:00. Marrazketa eta artelan aurkezpena Etxola Haur-Txokoan.
Maiatzak 31, ostirala
10:00 eta 17:30.Eskolako ikasleen musika eta antzerki emanaldia.