Berrobiko kulturaldiak maiatzean utziko du zertaz gozatua

Tolosaldeko Ataria 2019ko mai. 3a, 12:27

Gaur hasi eta maiatza osoan zehar egitarau zabala antolatu dute Berrobin. Maiatzaren 31an, Berrobiko eskolako ikasleen musika eta antzerki emanaldiek itxiko dute kulturaldia.

EGITARAUA

Maiatzak 3, ostirala, 17:00: VI. Argazki Rallyan izen-ematea eta gai banaketa Udaletxean.

Maiatzak 6, astelehena: Argazki rally-ko lanak entregatzeko azken eguna.

Maiatzak 9, osteguna, 10:00: Berrobiko emakume arteko topaketa: geure izatea ezagutzen. Hizlaria: Karmele Gurrutxaga. Lekua: Udaleko ekitaldi areto nagusia.

Maiatzak 11, larunbata, 11:00: Haurren pilota partidak. 14:30: Crosffit: mugimendu funtzionalen bidez intentsitate altuan egindako ariketak. Izen ematea: www.berrobiibizia.eus.

Maiatzak 12, igandea, 17:30: Haur eta helduen dantza emanaldia.

Maiatzak 15, asteazkena, 17:30: Nola motibatu seme-alabak ikasketetan? Hizlaria: Idoia Apaolaza. Lekua: Udaleko ekitaldi areto nagusian.

Maiatzak 17, ostirala, 19:00: Mendizaletasuna eta mendiari buruzko solasaldia. Non dago, non? Lekua: Begi-Urdin Gaztegunea. 21:00: San Isidro eguna ospatzeko afaria herriko baserritarrekin, Iriarte jatetxean (txartelak bertan salgai).

Maiatzak 18, larunbata, 09:00: Berrobiko erreka garbitzeko auzolana. Ondoren hamaiketakoa.

Maiatzak 19, igandea, 10:00-14:00: VIII.Udaberriko azoka: bertako produktuak, artisauak. saskigintza, literatura opari, karikaturak, pintxoak, musika, zozketa... 11:30: VI. Argazki Rally-ko sari banaketa. 12:00: Arranoen hegaldia eta erakustaldia. 13:00: XVII. Literatur lehiaketako sari banaketa.

Maiatzak 21, asteartea, 17:00: Today we are teachers: haurren ingeles erakustaldia eta irakastaldia gurasoei. Lekua: Berrobiko eskolako psikomotrizitate gela.

Maiatzak 22, asteazkena, 16:00: Jimnasia erritmikoko ikasleen emanaldia. lekua: Berrobiko eskolako psikomotrizitate gela.

Maiatzak 23, osteguna, 19:00: Pin-pon eta dardo jolasak. Lekua: Begi-Urdin Gaztegunea.

Maiatzak 24, ostirala, 22:00: Mendi-film emanaldia. Lekua: Begi-Urdin Gaztegunea. Sarrerak: Ordubete lehenago eskuragarri.

Maiatzak 25, larunbata, 09:00: Mendi irteera Erroizpera.

Maiatzak 28, asteartea, 16:45: Judoko ikasleen erakustaldia. Lekua: Berrobiko eskolako psikomotrizitate gela.

Maiatzak 30, osteguna, 08:30: 'Gernika, infernuko barrika' jubilatuen irteera. Izen ematea: maiatzaren 20 eta 23 bitartean, 18:30etik 19:30era, Solastoki Elkartearen bulegoan (udal eraikineko beheko solairuan). 17:00: Marrazketa eta artelan aurkezpena Etxola Haur-Txokoan.

Maiatzak 31, ostirala, 10:00 eta 17:30: Berrobiko eskolako ikasleen musika eta antzerki emanaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!