Euripean hasi dituzte Sanandresak Berrobin

Tolosaldeko Ataria 2018ko aza. 30a, 17:44

Astelehenera arte jai giroan murgilduta izango dira berrobitarrak. Kantari ibili dira arratsaldeko lehen orduan, eta ondoren buruhandiek lasterka jarri dituzte gaztetxoenak.

Hasi dira Sanandresak Berrobin. Txupinazoa bota aurretik, kantuan ibili dira haur eta heldu. Berrobiko Eskolak sustatutako ekimena da, eta hileko azken ostiraletan errepikatuko dute.

Kantatzeari utzi eta euri zaparrada galanta bota du. Hori dela eta, buruhandiak eskolako estalpean ibili dira batera eta bestera, gaztetxoenak aztoratuz.

Gauean, oilasko-errea jango dute Begi-Urdin Gaztegunean, eta 00:00etan Sustraiak taldearen kontzertua izango da. Bihartik aurrera, hauxe da Berrobin izango duten egitaraua.

Abenduak 1, larunbata

11:00. Trakamatraka ikuskizun musikala: kontzertu didaktikoa musika tresna birziklatuekin.
14:00. Babarrun jana Begi-Urdin Gaztegunean. Txartelak salgai azaroaren 25 arte; helduek 14 euro eta haurrek 6 euro.
16:30. Mikel Bermejoren bakarrizketa Begi-Urdin Gaztegunean.
17:30. Aurpegi margotzea tailerra Gaztegunean.
17:30. Eskoba, punttu eta mus partidak Solastoki Jubilatu Elkartearen tabernan, adin guztietako herritarrentzat (izen-ematea beharrezkoa).
18:30. Txokolate beroa txurroekin, karta-jokoetako partaide guztientzat.
21:00. Zahagi ardoa.
23:00. DJ Aremikel Begi-Urdin Gaztegunean.

Abenduak 2, igandea

09:00. Uzturrera ibilaldia eta hamaiketakoa itzuleran partaideentzat.
18:30. Talojana Solastoki Jubilatuen Elkarteko tabernan.
Ondoren. Izer eta Alabierren eskutik erromeria.

Abenduak 3, astelehena

16:15. Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en Ahoa bizi, belarriak prest dantza.
17:00. Dantza Oh Kea: egiozu keinu euskarari dantzan, Begiurdin Gaztegunean.

Abenduak 8, larunbata

XXVII. Berrobiko Ion Ander IzagirreFrontenis Txapelketako Final Nagusiak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!