Berrobiko frontenis txapelketa, hastear

Ataria 2018ko azaroaren 15a

Ion Ander Izagirre XXVII. Frontenis Txapelketa asteburu honetan hasiko da, Berrobiko Ibin Kirol Klubak antolatuta.

Larunbatean 09:00etan jokatuko da lehen partida. Ondoren, egun guztian zehar izango dira lehiak, 18:00ak arte. Igandean, 10:00etatik 17:15era jokatuko dituzte txapelketako partidak Berrobiko pilotalekuan. 30 tantora edo 45 minutura jokatuko dira norgehiagokak. Hurrengo kanporaketak azaroaren 24an eta 25ean eta abenduaren 1ean eta 2an izango dira.

Lau finalak abenduaren 8an jokatuko dira, 15:30ean hasita. Mixtoen mailan sei bikotek eman dute izena; nesketan zazpi bikotek; mutiletan 19 bikotek eta bakarka, mutiletan, zortzi pilotari ibiliko dira txapelaren lehian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!