Erakutsiz ikasi

Lehena, Berrobi

Ataria 2018ko azaroaren 15a

'Erakutsiz ikasi' ekimenaren barruan, ikastetxeetako gaztetxoentzat bisita egunak martxan dira 'Ataria'-n.

Berrobiko eskolako gaztetxoen bisita jaso zuen TOLOSALDEKO ATARIA-k iragan ostiralean. ATARIA-ren egoitza ikusi eta lan egiteko modua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten berrobitarrek, eta horrekin batera, ATARIA IRRATI-ko Pasahitza saioan zuzenean parte hartu zuten, lehiaketa berezi batean.

Erakutsiz ikasi ekimenaren barruan kokatzen da ostiralean eginiko bisita. Egun hori zabaltzen die komunikabideak eskualdeko ikastetxeei, bertaratu eta komunikabidearen jarduna zabaltzearekin batera, gazteak euskarazko prentsara gerturatzeko.

Erlazionatuak

Berrobikoen bisita

Ataria 2018 aza 09 Berrobi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!